AlbisteakInprimatu

Udazkenerako jarduerak Erronkariko bailaran 20/09/2018

Udazkenerako jarduerak Erronkariko bailaran

Udazkena oso garai polita da naturaz gozatzeko, eta horregatik, Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentrotik, hainbat jarduera prestatu ditugu Erronkaribarra ezagutu eta naturaz disfrutatzeko.

Hasteko, iraila eta urria bitartean, Erronkari bailarako naturgune desberdinetara ateraldiak proposatzen ditugu. Larunbatero, goizeko 10:00etan, bailarako puntu desberdinetara bisitak egingo dira: Artikomendiara (Belabartzeko bailara), Burgi eta bere lanbideen herrira (bisita hauek goizeko 11:00etan hasiko dira), Dronda-Mata de Hayara eta Zemetora.

Gainera, Naturaren Interpretazio Zentroan bertan, txikientzako ludoteka bat prestatu dugu hilabetean behin burutuko dena (larunbatetan). Jarduera hau 5 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta natura, landaredia eta bailarako animaliak ezagutzeaz gain, jolasak, aztarnak, eskulanak... egingo dira.

Aurreko jarduerak osatzeko, beste hainbat jardunaldi antolatu ditugu: urriaren 13an, oreinen orroak entzuteko eta gaueko zerua behatzeko ateraldi bat egingo dugu; urriaren 27an Erronkari eta Urzainki lotzen dituen errege-bidea garbitzeko boluntariotza egingo da; egun berean, gauean, "saguzarren gaua" izango da, animalia hauen inguruko hitzaldi eta behaketa batekin osatuko dena; eta bukatzeko, abendua osoan zehar, NIZ-eko ordutegiaren barne, "Natura koloreetan" argazki erakusketa ikusi ahalko da.

Jarduera guzti hauek www.cinroncal.es web orrialdean aurkituko dituzue. Informazio gehiago eta izen emateak 948 47 52 56 telefono zenbakian edo oit.roncal@navarra.es helbide elektronikoan.

Animatu zaitezte!