AlbisteakInprimatu

Udazkeneko jarduerak 05/09/2018

Udazkeneko jarduerak

Udazkena oso garai polita da naturaz gozatzeko, eta horregatik, Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentrotik, hainbat jarduera prestatu ditugu naturaz disfrutatzeko.

Hasteko, Erronkaribarko naturgune desberdinak ezagutzeko ateraldiak proposatzen ditugu:

  • Irailaren 8an eta urriaren 6an: Zemetora irteera.
    • Gaia: Hegaztien behaketa.
    • Irteera puntua: Belaguako aterpeko aparkalekua (51. km NA-1370).
    • Ordua: 10:00.

 

  • Irailaren 29an eta urriaren 13an: Brugiko arroila eta lanbideen herrira bisita.
    • Gaia: Hegaztiak eta lanbideak.
    • Irteera puntua: Burgi herriko zubia.
    • Ordua: 11:00.

 

  • Urriaren 20an: Dronda-Mata de Haya-ra irteera.
    • Gaia: Pagadia.
    • Irteera puntua: Mata de Haya-ko aparkalekua (45,5 km NA-1370).
    • Ordua: 10:00.

 

  • Irailaren 22an eta urriaren 27an: Artikomendiara irteera.
    • Gaia: Aztarnen behaketa.
    • Irteera puntua: Otsindundua zubiko aparkalekua (35,5 km NA-1370, Isabatik bi kilometrotara).
    • Ordua: 10:00.

Ateraldi guztiak aipatutako ordu eta irteera puntuan hasiko dira eta doakoak dira.

Horretaz gain, iraila saguzarren hilabetea izango da... Irailaren 15ean NIZ-ean animalia hauei buruzko hitzaldi bat egongo da eta honen ostean ateraldi bat egingo dugu hauek behatzeko asmoarekin. Gainera, hilabete osoan zehar, NIZ-eko ordutegiaren barne, "gaueko bizilagunak" argazki erakusketa bisitatu ahalko da.

Informazio gehiago eta izen emateak 948 47 52 56 telefono zenbakian edo oit.roncal@navarra.es helbide elektronikoan.