AlbisteakInprimatu

Udako irteerak naturan zehar 27/07/2018

Udako irteerak naturan zehar

Uda honetarako naturaz gozatzeko hainbat ateraldi prestatu ditugu Erronkariko Ibaxean zehar... Adi!

  • Uztailaren 20an eta abuztuaren 3 eta 17an: Zemetora irteera.
    • Gaia: Hegaztien behaketa.
    • Irteera puntua: Belaguako aterpeko aparkalekua (51. km NA-1370).
  • Uztailaren 25ean eta abuztuaren 8 eta 22an: Dronda-Mata de Haya-ra irteera.
    • Gaia: Bailarako landaredia.
    • Irteera puntua: Mata de Haya-ko aparkalekua (45,5. km NA-1370).
  • Uztailaren 27an eta abuztuaren 10 eta 29an: Erronkari-Urzainki irteera.
    • Gaia: Pirinioko animalien aztarnak.
    • Irteera puntua: Erronkariko Natur Interpretazio Zentroa.
  • Abuztuaren 1 eta 31an: Nabarzatora irteera.
    • Gaia: Hegazti eta aztarnen behaketa.
    • Irteera puntua: Erronkariko Natur Interpretazio Zentroa.

Ateraldi guztiak goizeko 10:00etan hasiko dira aipatutako irteera puntuan eta doakoak dira.

Eta eguna betetzeko... Astearte eta ostegunetan (abuztuaren 30a arte) Erronkari herria ezagutzeko bisita gidatuak. Zatoz eta disfrutatu!