AlbisteakInprimatu

Hiru Behien Zerga 09/07/2018

Hiru Behien Zerga

Hiru behien zerga (Tributo de las tres vacas gaztelaniaz eta Tribut des trois vaches frantsesez) Erronkaribarren (Nafarroa Garaia) eta Baretos ibarraren (Bearno) artean egindako hitzarmen zaharra da, XIV. mendetik datorrena.

Ezezagunak badira ere zeremonia honen jatorria eta arrazoiak, batzuen ustez, Kristo aurretiko 125. urtean sortu zen. Hainbat mendetan ordaintzen aritu ondoren, XIV. mendean zeremonia egiteari utzi zioten. Ondorioz, zenbait liskar izan ziren eta hainbat eta hainbat hildako eta zauritu. Hain zuzen ere, 1375ean alde biek akordioa sinatu zutela, unai erronkariar eta biarnotarren jarduera muga inguruan arautu zuena eta bakea ekarri zuena. Bi urte lehenago, liskar larrien ondorioz Pierre Sansoler biarnotarra Pedro Carrica erronkariarrak hil zuen, eta honek eragin zuen hitzarmena lortzearena. Ordutik aurrera, Baretosko abeltzainek hiru behi eman behar dizkiete Izaba, Uztarroze, Urzainki eta Gardeko biztanleei hilabete batez euren aziendek zelai nafarretan belar eta ura hartzearen truke. 600 urte baino gehiago luzatu da dagoeneko ohitura hau, XVII. mendean ia 20 urtez hitzarmena eten bazuten ere. Tradizio luze hau, izan ere, gaur egun oraindik berresten den Europako itunik zaharrena da.

Gaur egun ere urtero uztailaren 13an mugako alde bietako agintariak biltzen dira eta ekitaldi sinbolikoa burutzen dute oraindik ere San Martingo Harriaren inguruan.

Ituna burutzeko, bi aldeek eskua emanda "pax avant" ("bakea aurrera") hitzak hiru aldiz esaten dute tradizionalki urteroko ekitaldian. Bestela, historian zehar Ansoko ibarretik eta Zuberoatik San Martin ingurura joandako epaileak egon izan dira prozesuaren lekuko, auzokide neutral gisan. Izabako albaitariak aukeratu ohi ditu hiru abelburu onenak, eta abelburu horiek hortz-hagin, ile eta adakera berdintsuak izan behar dituzte. Animaliak eman aurretik, biarnotarrek, Frantziako bandera agerian dutela, eta erronkariarrek, haraneko ohiko jantziekin, bake konpromisoa berresten dute. Konpromiso hori modu sinbolikoan berresten dute: esku batzuk beste batzuen gainean jarri eta denek batera "pax avant, pax avant, pax avant" esaten dute. Elkarrekiko mendateak zaindu eta begiratuko dituzten zaintzaileak izendatu ondoren, herri bazkari alaia egin ohi dute.

Ezezagunak badira ere zeremonia honen jatorria eta arrazoiak, batzuen ustez, Kristo aurretiko 125. urtean sortu zen. Hainbat mendetan ordaintzen aritu ondoren, XIV. mendean zeremonia egiteari utzi zioten. Ondorioz, zenbait liskar izan ziren eta hainbat eta hainbat hildako eta zauritu. Hain zuzen ere, gertakari latz horien ondorioz eman zen ebazpen bidezko epaia, eta 1375. urtetik ez da behin ere bertan behera utzi. Geroztik, urtero-urtero, bi haranek epaia berresten dute; azkenean anaitasun festa bilakatzea lortu duten epaia, hain zuzen.