AlbisteakInprimatu

Gaueko zeruaren behaketa Erronkariko bailaran 07/08/2018

Gaueko zeruaren behaketa Erronkariko bailaran

Erronkariko ibaxa gaueko zerua behatzeko tokirik aproposenetako bat da. Horregatik, Erronkariko Natur Interpretazio Zentrotik gai honekin lotura zuzena duten hainbat jarduera prestatu dira.

Abuztuaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 19:30etan haurrentzako tailer bat proposatu da, izarrak, planetan eta konstelazioak ezagutzeko.

Egun berean, gaueko 22:00etan, NIZ-etik gaueko zerua behatzeko irteera bat egingo da bailarako toki estrategikoren batean. Behaketa egiteko tokia momentu horretan bertar erabakiko da eguraldiaren arabera.

Egun horretako jarduerak osatzeko, abuztuaren 31 arte NIZ-ean "kosmosa ezagutzen" argazki erakusketa egongo da bisitatzeko prest.

Informazio gehiagorako 948 47 52 56 telefono zenbakian edo oit.roncal@cfnavarra.es helbide elektronikoan.

Animatu eta parte hartu!