Pagadiak Inprimatu

Haraneko beste toki batzuetan, ospelagoak, freskoagoak eta hezeagoak izanik eta 700 eta 1.700 metroen artean egonik, pagadiek aurrera egiten dute.  Baso horiek antolaketa ezin hobea dira eguzkiaren energia baliatzeko, giro itzaltsu eta ospel honetan aurrera egiteko gai diren espezie gutxiek eratzen baitute pagadiaren oihanpea.Erronkaribarren buruan  goi mendietakoak diren pagadiak-izeidiak daude (Luzulo-Fagetum pagadiak).

FloraEzkila-lorea (Campanula latifolia), gurbea (Sorbus hybrida), heleborina (Epipactis phyllanthes), genista (Genista florida ssp. polygaliphylla) edo sasiak (Rubus pauanus).Hegoalderago, Illon mendiaren eta Burgiko zintzurraren inguruan, pagadi atlantikoak aurkitzen ditugu.FloraGorostia (Ilex aquifolium), hagina Taxus baccata), garatxo-belarra (Daphne laureola), ahabia (Vaccinium myrtillus) eta landare belarkaren artean, Blechnum spicans, bakaizmina (Teucrium scorodonia), belar ondua (Deschampsia flexuosa), garo arrunta (Pteridium aquilinum), Prenanthes purpurea, zenbait luzula (Luzula nivea, L. sylvatica ssp. henriquesii). Soilguneetan, hauek egoten dira: elorri zuria (Crataegus monogyna), otsalizarrak (Sorbus aucuparia), txilarrak (Erica arborea, E. vagans, E. australis edo Calluna vulgaris), otea (Ulex gallii), Genista pilosa eta isats arrunta (Cytisus scoparius).

San Migeleko mendikatearen inguruan aurkitzen dugu Erronkarin dauden pagadi motetako hirugarrena. Zehazki, kare lurretan hazten diren pagadiak edo pagadi kaltzikolak dira.FloraBeste pagadi batzuekin alderatuta, egitura irekiagoa eta argitsuagoa da, hazten den lurzoruak kolonizatzeko zailtasunaren ondorioz. Zenbait zuhaixka ohikoak dira, adibidez, hesilaharra (Rhamnus catharticus), (Berberis vulgaris), elorri zuria (Crataegus monogyna), atxaparra (Lonicera xylosteum), arangurbe arrunta (Amelanchier ovalis) eta ezpel arrunta (Buxus sempervirens), eragin mediterraneo handiagoa duten tokietako oihanpean nagusi izaten dena (Pirinioak eta Pirinioaurre zentrala eta ekialdekoa, eta ipar-mendebaldeko beste mendikate batzuk).  Elementu submediterraneo edo azpi-harkaiztar batzuek oso bereziak egiten dituzte pagadi hauek; horien artean ditugu orkidea batzuk (Epipactis, Cephalanthera), otsababa arra (Helleborus foetidus), gramineoak (Brachypodium pinnatum),  (Coronilla emerus), eta abar. Ordezkatzeko lahardia oso aldakorra da, eta beste formazio batzuetan ager daiteke, esate baterako ezpeldiak (Buxus sempervirens), txilarren komunitateak (Erica vagans) eta Genista occidentalis, azeri-mahatsak (Arctostaphylos uva-ursi) astaizpilikua (Lavandula latifolia) bai eta ezkai soro kaltzikolak ere.Fauna