Harkaiztiak Inprimatu

Erronkariko azaleraren zati bat habitat harritsuek osatzen dute, eta baldintza bereziak dituzte lurzoruari, hezetasunari, tenperaturari eta argiari dagokienez. Harritzak eta bloke karedunen pilaketak dira, jatorri desberdinekoak (gelifraktoak, higakinak, etab.), haitzebakien oinean, toki malkartsuetan, mendi hegaletan eta beste batzuetan agertu ohi direnak. Zatiak hainbat neurritakoak izan daitezke eta pilaketa finkoak edo mugikor eta ezegonkorragoak era ditzakete.

Erronkarin horrelako habitat mota bat baino gehiago aurki ditzakegu:

Mendebaldeko mediterraneoko harri-jausi termofiloakLandaredi kasmofitoa duten malda arrokatsu kaltzikolakTurismoak ustiatu gabeko leizeak 

  • Landarediari dagokionez, harrien arteko hutsuneetan hazten diren landare iraunkorrek hartzen dituzten inguruak dira. Landare horiek substratuaren ezegonkortasuna jasateko mekanismoak izan ohi dituzte (lurpeko organoak, zurtoin flexuosoak, ernaberritzeko erraztasuna, etab.), baita harkaitzen inguruetara egokitzeko beste modu ohikoago batzuk ere (lehorteen aurreko erresistentzia). Gune bakoitzean landare espezie gutxi dituzten komunitateak dira. Ingurumen baldintza murriztaileen eta herrien distantzia geografikoaren ondoriozko isolamendu genetikoak banaketa mugatuko espezieak agertzea errazten du.