Gune Babestuak Inprimatu

Eskualdeko biodibertsitatea zaintzeko, administrazioek guneak, habitatak eta espezieak zaintzeko eta bultzatzeko neurriak sustatu dituzte: naturgune babestuen deklarazioak, baliabideak antolatzeko planak, espezieak ugaltzeko planak, eta are Habitatei buruzko Zuzentaraua ere (92/43EE), azken horretan proposatzen baita Europako Kontserbaziorako Sarea (Natura 2000) sortzea, bertan integratzeko fauna eta florako espezie adierazgarrienak eta haien habitatak biltzen dituzten naturguneak.

Horren ondorioz sortu dira Erronkaribarko 6 BILak (Batasunaren Intereseko Lekuak): Larra – Aztaparreta, Larrondo – Lakartxela, Arrigorrieta eta Ezkaurre, Ezka eta Binies ibaiak, Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila, San Migeleko mendilerroa eta Arabarko

Natura 2000 Sarea Nafarroan gaiari buruzko informazio gehiago izateko.

Erronkarin badaude beste gune batzuk, babes figura dutenak. Bi erreserba natural daude, Burgiko arroila eta Larra eta bi erreserba integral, Atzaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integralak.

Erronkariko Batasunaren Intereseko Lekuak 

Nafarroak proposatu dituen 42 BIL horietatik 7 Erronkaribarren daude.

 

Larra- Aztaparreta

 

Larrondo- Lakartxela

Sierra de Arrigorrieta y Peña Ezkaurre

Ríos Eska y Biniés

Sierra de Illón y Foz de Burgui

Sierra de San Miguel

Arabarko