Tengmalm hontza (Aegolius funereus) Inprimatu

Aegolius funereus. Luzeran 25 cm inguru dituen hegazti gautar bat da, luma arre eta gris distiratsuak dituzte hegazti helduek, eta marroiak gazteek, txokolate kolorekoak. Buru handia du, eta helduek bi marra beltzek inguratuta dute. Oinak eta hankak lumaz estalita dauzka (habitatera egokitzeko).

Mendi pinuen inguruetan egon ohi da (lehentasunezko intereseko habitatak), eta karraskariz eta beste hegazti batzuez elikatzen da nagusiki.Arrautzak otsailaren bukaera eta apirila bitartean jartzen ditu; hiru eta hamar arrautza bitartean, hain zuzen.

Arrek eremu bera mantentzen dute bizi osoan zehar; emeek, berriz, urtero aldatzen dute, arrak elikagaiak lortzeko duen gaitasunaren arabera.

Mundu mailan (IUCN), Europan (Hegaztien Z. eta Bernako H.), Espainian (Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoa) eta Nafarroan babestuta dago (Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoa).Nafarroako populazioa oso eskasa da, eta ez da aurreikusten areagotuko denik, espezie honentzako habitat egokiak falta direlako.Espezie honen mehatxu nagusia aisialdirako eta kirolerako ekipamenduak dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik HEMEN