Sai zuria (Neophron percnopterus) Inprimatu

Neophron percnopterus. Sai zuri heldua zuria da, hegoen muturrak beltzak ditu, buztanak falka itxura du, eta aurpegiko eta lepoko azala horia da. Moko sendoa, kakoduna eta horia du, eta muturra iluna. Heldugabeak arreak dira, eta pixkanaka zurituz joaten dira lauzpabost urte betetzen dituztenean.

Labarretako hutsuneetan egiten du habia.

Elikadurari dagokionez, ez da oso zorrotza, errepideetara ere hurbiltzen da autoek harrapatutako animalien bila. Sarritan, zabortegietan eta simaurtegietan kontzentratzen da. Bertan, saiek utzitako hondakinak aprobetxatzen ditu (Elósegui, 1985).Espezie udatiarra da, ohikoa udaberrian eta udan. Nafarroan izaten ditu kumeak eta negua Saharako hegoaldean igarotzen du.  Bi arrautza jarri ohi ditu, apiriletik aurrera, haitzulo eta arrakala harritsuetako habietan.

Pirinioetako eta inguruetako populazioa egonkortzat jo izan da, baina %3 murriztu da 1981etik 2000ra. Ez da aurreikusten joera horrek atzera egingo duenik.

Mundu mailan (IUCN), Europan (Hegaztien Z. eta Bernako H.), Espainian (IUCN eta Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoa) eta Nafarroan babestuta dago (Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoa).Espezie honen mehatxu nagusiak ehiza eta harrapaketa, kutsadura eta giza jardueraren ondoriozko beste eragin batzuk (zaratarekin lotutako eragozpenak) dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik HEMEN