Eper grisa (Perdix perdix ssp. hispaniensis) Inprimatu

Perdix perdix ssp. hispaniensis. Gaztaina-kolore argiko bizkarraldea du, sabelaldean tonu grisak ditu eta buztana gorrixka da. Arrak gaztaina-koloreko orban ilun bat du bularraldean, ferra baten formakoa, eta emeak orban horren aztarnak ditu (Elósegui, 1985).

Hainbat habitatetan egon ohi da, baso-eremuen ondoko zuhaixketatik lur malkartsuetaraino, betiere 1.400 metrotik gora.Oso hegazti lagunkoia da, eta taldetan biltzen da udazkenean nahiz neguan.Askotariko dieta dauka, ale, fruitu, intsektu, har eta moluskuz elikatzen baita. Lurzoruko zuloetan egiten du habia, sasien artean, hosto eta belar lehorrekin.Gaur egun Nafarroan ugalketarako bost gunetan aurki daiteketu da, eta Erronkaribarko eta Zaraitzuko goi aldeetako negua igarotzeko beste lautan. 1997an soilik 15-22 bikote ugalkor erroldatu ziren (Fernández et al., 1997).

Espezie babestua da. Sartuta dago  IUCNren Zerrenda Gorrian (Espainiakoan eta mundu mailakoan) eta Batasunean babestuta dago -Hegaztien Zuzentaraua eta Bernako Hitzarmena-, eta sartuta dago Nafarroako Espezie Mehatxatuen Katalogoan, honako kategoria honekin: galzorian

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik HEMEN