Basoilarra (Tetrao urogallus ssp. aquitanicus) Inprimatu

Tetrao urogallus ssp. aquitanicus. 88 cm inguruko luzera du eta 3 eta 5 kg arteko pisua. Diformismo sexuala du (sexuen arteko desberdintasuna) neurriarekin eta koloreekin lotuta; alegia, arren lumak grisak eta beltzak dira, lepoan irisazio berdeak ditu eta sabelaldean orban zuriak. Emea, berriz, arrea eta gorria da, orban beltzekin. Biek dute bekain gorri bat begiaren inguruan.Pagadi-izeidietan egiten du habia, eta negua mendi pinuen lur malkartsuetan igarotzen du.

Animalia belarjalea da, fruitu, intsektu eta zuhaitzetako hosto eta kimuez elikatzen da, urteko garaiaren arabera.6 eta 9 arrautza artean jartzen ditu, enbor batean edo zuhaixka batean.

Hegazti egoiliar bat den arren, 10 km-rainoko lekualdaketak egin ditzake.

Nafarroan Larrako mendigune karstikoan soilik aurki daiteke, eta mendebalderago baten bat aurki daiteke. Nafarroako populazioa murrizten ari da (Martí, 2003).

Mundu mailan (IUCN), Europan (Hegaztien Z. eta Bernako H.), Espainian (IUCN eta Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoa) eta Nafarroan babestuta dago.

Espezie honen mehatxu nagusiak nekazaritzarekin, basogintzarekin, komunikazio sareekin, aisialdirako eta kirolerako ekipamenduekin, kutsadurarekin eta giza jardueraren ondoriozko beste eragin batzuekin (zaratarekin lotutako eragozpenak) lotuta daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik HEMEN