Espezie babestuak Inprimatu
1979an Europar Batasunak “Hegaztien Zuzentaraua" (79/409/EEE) onetsi zuen; Zuzentarauaren xedea da estatu kideetan bizi diren basa hegaztien espezie guztiak babestea eta zaintzea. Zuzentarauak araubide orokor bat ezartzen du espezie horiek babesteko eta kudeatzeko, eta haiek ustiatzeko arauak ere bai. Hegaztiei zein haien arrautzei eta habiei aplikatzen zaie.

Geroago, 1992an, gainerako basa espezieak eta haien habitatak babesteko, “Habitaten Zuzentaraua” (92/43/EEE) onetsi zuen, estatu kideetan biodibertsitatea gordetzeko, batasunaren intereseko habitatak eta fauna eta flora zaintzeko esparru bateratu bat definituz.
Atal honetan informazioa duzu Erronkariko habitatetan bizi eta aipatu zuzentarauen xede diren espezieei buruz.
Arauei eta zenbait espezie babesturi buruzko informazio gehiago izateko, sakatu hemen.