Landaredia Inprimatu

Erronkaribarren espezie ohikoenak honakoak ditugu: ler gorria eta ler gorria eta izeia -13.605 Ha-, pagoak -3.751 Ha- eta Austriako larizio pinua (basoberritua) -144 Ha-.Kopuru txikiagoan honakoak ditugu: haritza, lizarra, gorostia, ezkia, artea, sahatsa, txaparra, eta abar. 

Espezie horiek guztiak hartuta, basoak azaleraren % 37 hartzen du. Gainerakoa, alde batera utzirik laboreak (alegia, bazkak, zerealak eta patatak), larreak, ezpelak, hurritzak eta sastrakak dira, %57,2 guztira; laboreak %3,1 baino ez dira. Sendabelar gisa erabiltzen dira, besteak beste, malba, tea, kamamila eta intsusa lorea. Basa loreetan aipatzekoak dira bioleta, arrosa, zitoria, lilia eta bitxilorea. Basa fruituetan ditugu marrubia, mugurdia, gerezia eta arana.