Klima Inprimatu

Erronkaribar lurralde malkartsua da, eta Nafarroako mendi garaienak biltzen ditu: Añelarra, Ezkaurre, Lakartxela, Lakora eta Hiru Erregeen Mahaia. Altuerak, eta ipar-mendebaldeko haizeek, itsasoko hezetasuna gordetzen dutenez lainoak eta prezipitazio ugariak uzten dituzten horiek, klima alpetarra eragiten dute ibarreko alde ipartarrenean: bertako batez besteko tenperatura 6º C-koa da, eta prezipitazioa urteko 2.000 mm-tik gorakoa, ia guztia elurra. 

Baina ibarreko hegoalderantz jaisten garen heinean, altuera txikiagoak eta eragin mediterraneoak klima submediterraneoak sortzen dute: tenperaturak epelagoak dira, eta prezipitazioa txikiagoa, batez ere euria; elurra, garaia denean, beranduago agertzen da eta goizago desagertzen.

Esteka Urzainkiko estazio metereologikoa 

Grafiko klimatikoak