Geologia Inprimatu

Orain dela 65 milioi urte gaur egun Erronkari dagoen eremua sakonera txikiko itsaso bero batek hartzen zuen. Itsasoko izakien eskeletoak eta maskorrak eta urak garraiatzen zituen jalkinak itsaso horren hondoan metatu ziren eta, pixkanaka, arroka geruzak bihurtu ziren, konpresioaren ondorioz. Geroago, bi plaka tektonikoren bultzada itzelak jalkin horiek altxatu zituen eta era horretan sortu ziren Erronkariko mendiak. Milioika urtetan urak, elurrak, izotzak eta haizeak higatu egin dituzte mendi horiek, eta gaur egun ere jarraitzen dute haien forma eratzen.

Erliebe karstikoa Erronkaribarko goi aldeko ezaugarri bat da. Bere forma bereziak urak sortu ditu: kareharrian sartzean erreakzio kimiko baten bidez harri hori disolbatzen du, eta lezeak, dolinak eta lapiazak eratzen ditu. Ura zorupera iragazten denez, ibarreko goi aldean ez dago azalerako ugalde garrantzitsurik, baina bai, ordea, lur azpian, arroka geruza iragazgaitzek duten maldagatik. Geruza horiek Pirinioetako iparreko isurialdean azaleratzen dira, Frantziako lurraldean.

Erronkaribarko goi alde horren beste ezaugarri bitxi bat Larrako glaziar zaharraren eragina da, horrek sortu baitzuen Belaguak, Nafarroako ibar glaziar bakarra denak, duen "U" erako erliebea.

Gehiago jakiteko: 

Mapa geologikoak: