Fauna Inprimatu

Animalietan, lehen aipatutako espezie babestuak daude, baina aipatzekoak dira beste batzuk ere: oreinak, orkatzak, basurdeak, sarrioak, azeriak, azkonarrak, basakatuak, urtxintxak, lepazuriak, erbiak, lepahoriak, eperrak, okil espezie batzuk, zozo paparzuria, belatzak, aztoreak, galeperrak, oilagorrak, birigarroak, pikak, usoak, ahateak... Ibaietan amuarrainak, txipak, aingirak eta karramarroak aurkituko ditugu, eta are igarabaren bat ere. Narrasti eta anfibioetan aipatu behar dira arrabioak, uhandreak, sugegorriak eta baso-igel gorria.