Zentrotik kanpo antolatutako bisitak Inprimatu

NIZak bisita gidatuak ere eskaintzen ditu. Urtean zehar bisita gidatuak antolatzen ditugu ingurumenaren aldetik esanguratsuak diren Erronkaribarko tokietara. Bisita horiek udaberrian, udan eta udazkenean izaten dira eta xedea da gure ibarrak ingurumenaren arloan duen ondarea ezagutaraztea eta hura zaintzeko beharraz sentsibilizatzea. Hauexek dira:

  • Ekainaren bigarren hamabostaldian eta uztail osoan bisita gidatuak Zemetora, larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.
  • Abuztuaren lehen hamabostaldian "Hartzaren ibilaldia" (ibilaldia Belabarze ibarrean zehar)
  • Urriaren lehen hamabostaldian "Bagomalta pagadia" (ibilaldia Belaguako txokoan zehar)Beste alde batetik, egun jakin batzuetan (Almadiaren Eguna, uztailaren 3an egiten den Hiru Behien Tributua,...) aipatu ekitaldiekin lotutako ibilaldiak egiten dira.


Bisita erakusketa iraunkorrera 

Zentroak duen teknologiari esker publikoak era autonomoan eskura ditzake erakusketa iraunkorraren eta ikus-entzunezkoaren edukiak, edozein dela ere jendearen adina, hizkuntza edo gaitasun sentsoriala.