Taldeei arreta Inprimatu

Jendearentzako arretari dagokionez, lehentasuna ematen diegu, besteak beste, gure instalazioetara etortzen diren taldeei.

  • Eskola-taldeak: haientzat programa espezifiko bat dago, bisita mota eta lan egiteko gai batzuk eskaintzen dizkiena; bisitak aldez aurretik erreserbatu ahal dira, eta material osagarriekin lan egin.
  • Eski kanpainako taldeak: kasu honetan etortzen zaizkigun taldeak (abendutik apirilera bitarte) eskiko eskola-kanpainan parte hartzen duten ikastetxeak dira. Arratsaldean NIZeko instalazioetara etortzen dira, gure ibarreko ingurumenari buruzko ezagutza- eta sentsibilizazio-jarduerak egiteko.
  • Bestelako taldeak: atal honetan sartzen ditugu urtean zehar bisita egiten diguten taldeak: erretiratuen taldeak, elkarteak, kanpalekuak... Talde horiek bisita erreserbatzen ahal dute, eta aukera izanez gero, kanpo jarduera bat egin bisitaren osagarri gisa.