Lankidetza beste entitate batzuekin Inprimatu

Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroa lankidetzan ari da bertako udalekin eta toki entitateekin (herritarren elkarteak, ikastetxea eta abar) Zentroak animazio jarduerak ere antolatzen ditu: jaialdiak natur ingurunean, ingurumenari buruzko efemerideen ospakizunak edo ingurumenarekin lotutako ekitaldiak ibarreko jaietan, "Hiru behien Tributua”, edo "Almadiaren Eguna", esate baterako, jardunaldiak, erakusketak, behaketak edo eztabaida-saioak, betiere ingurumeneko gairen bat tarteko dela. Horretaz gainera, ingurumena hobetzea xede duten entitate eta elkarteei aholku eta sostengua ematen die. Lankidetza horri buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu Agenda  HEMEN.