Ingurumen- eta turismo-informazioa Inprimatu

Zentroko langileek ingurumen arloko informazio eskaerei erantzuten diete; horretaz gainera, Ingurumenari buruzko Informazio eta Dokumentazio Zentroa ere badago, Internetera doan sartzeko bost toki dituena.

Halaber, pantaila panoramiko bat dago, interpretazio zentroari berari eta zentroaren jarduerei eta ibarreko jarduerei buruzko informazio eguneratua ematen duena.

Eraikinaren beheko solairuan Turismo informazioko Bulegoa dago, Nafarroako Gobernuaren Turismo informazioko Sarean sartua dagoena, non Erronkari aldera etortzen den jendeak Nafarroako baliabideei buruzko informazioa lortzen ahal baitu (monumentuak, natura, historia), baita ostatuei edo jatetxe eta hainbat jarduerari buruz ere, edo garraio eta komunikazio zerbitzuei eta tokiko nahiz inguruko beste zeinahi jakingarriri buruz. Ematen den informazioak Erronkari eta inguruko eragin-eskualdetik haragoko lekuak hartzen ditu kontuan, Nafarroa osoa.

Eskaerei bertan erantzuten zaie zuzenean, edo posta elektronikoaren bidez (oit.roncal@navarra.es) nahiz telefonoz, 948-475317 zenbakira deituz gero.