Aldizkaria Inprimatu

Sei hilabetean behin ateratzen da, eta xedea du biztanleekiko eta bisitariekiko harremanak eta informazioa hobetzea, Interpretazio Zentroan antolatzen diren jarduerei dagokienez, eta toki garapenaren eta natura zaintzearen arloko gaietan laguntzea.Tresna hori deskargak atalean deskargatzen ahal da eta haren bidez eskualdeko jendeari NIZetik ematen diren jarduerak eta zerbitzuak helarazten zaizkio, eta Departamentuak natura zaintzeko egiten dituen lanei buruzko informazioa ematen da. Era berean, lagungarri zaigu alderdi batzuk nabarmentzeko, gure jendea eta haren bizimodua hobeki ezagutzeko eta bertako eskolak ingurumenaren arloan egiten duen lana gertuagotik ikusteko.