Zerbitzuak Inprimatu

Erronkariko NIZak, bere instalazioak bisitatzeko aukera eskaintzeaz gainera, beste hainbat dohaineko zerbitzu jartzen ditu ororen eskura, erabiltzaile bakoitzaren denbora eta interesak kontuan hartuz, Nafarroako Gobernuaren Sareko gainerako ekipamenduek egiten duten bezalaxe. Bestalde, ibarreko bizilagunak ere bere jardueren jomugan hartzen ditu, eta izan nahi luke ingurumenaren alde bere lurraldean garatzen diren ekimenen katalizatzailea.