Interpretazio zentroa Inprimatu

Zentroa Erronkari herriko erdigunean dago. Izen bereko ibarreko hiriburua da Erronkari; 300 biztanle baino gehiago ditu, baita inguruko zerbitzu nagusiak ere.

Ekipamendu publiko honen xedea da ingurumen arloko Administrazioari laguntzea biodibertsitatearen galerari eta ekosistemen zerbitzuen gainbeherari aurre egiten, komunikazio, hezkuntza eta partaidetza programak sustatuz, eta turismo arloko informazio zerbitzu gehiago ere bai, lehenago aipatutakoen osagarri gisa.

1996an inauguratu zen ekipamendu hau. Nafarroan arlo berean (ingurumenaren interpretazioa eta hari buruzko hezkuntza) dauden gainerako ekipamenduen sarean txertatua dago, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua delarik arduraduna.